64 produktu daude.
Egilea: MAITE SALUTREGI Pieza hau aurreko beste bi proiektuen artean kokatzen da, “Ibilbidea” eta “Gaueko ateak”. Lehena, lurzoru-instalazioa da, eta bigarrena, berriz, hormakoa. Aipatutako bien arteko trantsizio modura aurkitzen da “Proiekzioa”, espazioan lotura bat sortuz. Pieza bakarra. 47 x 46 x 5,5 cm
Egilea: MAITE SALUTREGI Lan hau nire imaginario partikularrean eskulturaren orekaren posizio delikatuaren isla da. Paisaia pertsonala eta onirikoa da.
Egilea: MAITE SALUTREGI Bi pieza zeramikoren multzoa da, eta, bertan, eskulturari keinu bat egiten diot, ikuspegi oso pertsonal batetik.
Egilea: JONE URAIN 2010 Obra hau “Langak, hesiak eta sastrakak” izeneko pieza-multzo bati dagokio. Honekin, gure sustraien indarra islatu nahi dut, eta hauek gure garapenean nola baldintzatzen gaituzten adierazi.
Egilea: JONE URAIN Eskultura hau, gizakia naturaren zati gisa metafora baten bidez islatu nahi izan dudan pieza-multzo baten zatia da. Nire pentsamenduei, ideiei, hausnarketei eta buruan dauzkadan zurrunbiloei forma ematen diet.